Euskara, Kultura eta Kirola
Euskara
Lezan euskaraz bizi nahi duten herritarrei aukerak areagotu eta bermatzeko beharrezkoak diren neurriak sustatzeko helburua du. Baita herriko -eta Arabako Errioxako- elkarte, erakunde eta eragileen arteko koordinazioa eta elkarlanerako ekimenak bultzatzea eta babestea; beti ere, euskararen normalizazioranzko norabidean.
Informazio praktikoa
- Guardiako koadrilak antolatutako zerbitzuak Arabako Errioxa
- Helbidea: Vitoria errepidea, 2. 01300 Laguardia
- Telefonoa: 945 60 02 52
Euskara zerbitzuaren funtzioak
Euskara Zerbitzua hizkuntza-normalkuntzako jarduerez arduratzen da bi eremu hauetan:
- Leza (udalerria) Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) bidez, udalerriko gizarte-bizitzan euskara erabiltzeko gune egokiak sortzea dugu helburu. Besteak beste, hauek antolatzen ditugu:
- Euskarazko kultur jarduerak
- Euskararen ahozko erabilera sustatzeko programak: mintzalaguna
- Hiztun berriei begirako jarduerak: tailerrak, ikastaroak
- Lezako Udala Administrazioan Euskara Erabiltzeko Planaren (EP) bidez, udal administrazioko zerbitzu eta lan hizkuntza gisa euskarak gero eta leku gehiago izan dezan lan egiten dugu. Besteak beste:
- Itzulpen-, zuzenketa- eta aholkularitza-zerbitzua administrazio-testuetan
- Langileen prestakuntza
- Hizkuntza-irizpideen proposamenak
- Euskararen erabilera-planak kudeatzeko gomendio-hitzarmena
Euskararen erabilera-planak kudeatzeko gomendio-hitzarmena
Kultura eta Kirola
Udalaren Kultura eta Kirol Zerbitzuak Lezako bizilagunen bizi-kalitatea hobetu nahi du aisialdiaren, kulturaren eta kirolaren bidez.
Informazioa eta kontaktua
- Guardiako koadrilak antolatutako zerbitzuak Arabako Errioxa
- Helbidea: Vitoria errepidea, 2. 01300 Laguardia
- Telefonoa: 945 60 02 52
Helburuak
Helburu nagusiak:
- Kultura eta kirola sustatzea eta zabaltzea.
- Kultura-ekipamenduen eta -azpiegituren kudeaketa
- Kultura- eta kirol-programen komunitate-garapena, antolamendua, dinamizazioa, sustapena, garapena eta ebaluazioa.