Udal Artxiboa
Udal Artxiboa Udalak bere eginkizunak betetzean sortu eta jasotako edozein garai eta euskarri materialeko dokumentuen multzo organikoa da. Dokumentu horiek behar bezala antolatuta gordetzen dira udalaren kudeaketa administratiboan, informazioan, kulturan eta ikerketan erabiltzeko.
Ondorio horietarako, edozein euskarri materialetan jasotako hizkuntza natural edo konbentzionaleko adierazpen oro eta beste edozein adierazpen grafiko, soinuzko edo iruditako adierazpen oro hartuko da “dokumentutzat”, euskarri informatikoak barne.
Lezako Udala Guardia-Arabako Errioxako Koadrilako Artxibo Zerbitzuko kide da, normalean hilean bi bisita egiten dira eta edozein kontsulta egiteko, Lezako Udalari eskaera bat egitea gomendatzen da.
- Telefonoa: 945 60 50 21
- Helbide elektronikoa: aleza.administrativo@ayto.araba.eus